Liburutegia plazara, Liburuaren Nazioarteko Egunean

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 25a

Liburutegiaren eguna Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten zapatuan Azpeitian, eta liburutegiko arduradunak kalera atera ziren. Udalak argitaratutako liburuak erosteko aukera izan zen plazan, eta Xalto pailazoak emanaldia eskaini zuen. Aste osoan zehar hainbat egitasmo egin dituzte liburuaren egunaren karietara, hala nola Iñaki Petxarromanen Kearen Fiordoa eleberriaren inguruko literatur solasaldia, Gure seme-alabei ipuinak nola kontatu tailerra, ipuin kontaketa eta Irakurketa Errazaren festa egin dituzte. Argazki gehiago, Uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide