[caption id="attachment_296385" align="aligncenter" width="225"]

(Julene Frantzesena)[/caption]
Hotel Loiolako tximiniak su hartu du, sukaldeko frijigailua erre ostean. Suhiltzaileak, anbulantzia eta Ertzaintza joan dira sutearen lekura, hotela hustu dute, eta hiru pertsona artatu dituzte arnasa hartzeko arazoengatik. Guztiak onik daude dagoeneko. Gaur, igandea, eguerdian gertatu da ezbeharra Azpeitiko Loiolako Inazio hiribidean. Kontrolpean dute egoera.
Irakurle batek bidali dio HITZAri suteko bideo hau.
https://www.youtube.com/watch?v=Gfe-kY-DCgU