Herri galdeketaren aldeko 'Kalezka' pilota jokoan aritu dira haur eta heldu

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko apirilaren 23a

Ilunpe pilota elkarteak antolatu du egitasmoa. 'Erabaki fest!' musika jaialdia da hurrengo hitzordua.

Ilunpe pilota elkarteak antolatuta, ekainaren 12ko herri galdeketaren aldeko 'Kalezka' pilota txapelketa jokatu dute gaur, larunbata, Azpeitian. 50 lagun inguruk jardun dute jokoan, eta beste 100 pertsona inguru bildu dira Frontoi Txikin, haiei begira. Triki doinuek eta mokadutxoak lagunduta, festa giroan jokatu dute gaurkoan pilotan azpeitiarrek. Hurrengo hitzordua Erabaki fest! egun osoko musika jaialdia izango da, datorren astean. [flickr_set id="72157667361483731"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide