Agustin Lizarralde Ekonomia zinegotzia, Jone Artola Udaleko teknikaria, Eneko Etxeberria alkatea eta Iñaki Zabaleta Azpeitia Berritzeneko ordezkaria. (Uztarria.eus)
2016ko aurrekontutik diru kopuru zehatz bat sustapen ekonomikora bideratuko du Azpeitiko Udalak, 300.000 euro, hain zuzen. Horiez aparte, 200.000 euro bideratuko dituzte formakuntza sustatzeko egitasmoetara.
Lau lerrotan banatuko dituzte enplegua sustatzeko nahiz berrikuntzarako-eta bideratutako diru-laguntzak: enpresa eta industria proiektu estrategiko edo berritzaileak bultzatzeko; ekintzailetza sustatzeko; berrikuntza sozialeko proiektuak bultzatzeko; eta merkataritzan eta lehen sektorean enplegua sustatzeko. Laguntzak eskatzeko epea zabalik izango da urriaren 31 bitartean.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Uztarria.eus webgunean.