Miren Etxezarreta: "Kalea da borrokarako eremua, ezin dugu kalea galdu"

Urola Kostako Hitza 2016ko api. 22a, 11:02

Atzo, osteguna, hitzaldia eskaini zuen Miren Etxezarreta ekonomialariak, Sanagustin kulturgunean.

Zorrotz aritu zen Miren Etxezarreta ekonomialari eta gizarte mugimenduetako kidea atzo, osteguna, arratsaldean Sanagustinen eskaini zuen hitzaldian. Pentsioen jaitsieraren nondik norakoak izan zituen hizpide hasieran, eta azken urteotako erreformak azaldu zituen eta pentsioak jaisteko argudioei datuekin egin zien aurre. Pentsio planen inguruan hitz egin zuen ondoren. Horien atzean dauden interes ekonomiko izugarriak azaldu zituen eta bankuak jokatzen ari diren papera salatu zuen. Borrokara lotzeko deialdiarekin amaitu zuen hitzaldia Etxezarretak. Kausa justuekiko aktiboak diren pertsonak hobeto bizi direla gaineratu zuen. Etxezarretaren esanetan, "borrokaren bidez lortu dira eskubideak historikoki", eta kalean egoteak duen garrantzia aipatu zuen zentzu horretan. Hitzaldia amaitu aurretik, bertaratu zirenek hitz egiteko aukera izan zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide