1766ko matxinadaren inguruko erakusketa ikusgai da Sanagustin kulturgunean

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 20a

Hiru astez izango da ikusgai matxinadaren inguruko informazioa eta garai hartako argazkiak biltzen dituen erakusketa.

Sanagustineko erakusketako irudi bat. (Azpeitiko Kultur Mahaia) 1766ko matxinadari buruzko erakusketa ikusgai da gaurtik, Sanagustin kulturgunean. Datozen bizpahiru asteetan ikusi ahal izango da duela 250 urte Azkoitian eta Azpeitian izandako matxinada oinarri duen erakusketa. Urte hartako matxinadaren inguruko datuak-eta jaso dituzte 13 paneletan, eta irudiz lagundu dituzte hitzak. Maiatzaren 10etik aurrera, Azkoitiko Torre-Zuri aretoan jarriko dute erakusketa. Azpeitiko Udalak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Maxixatzen Euskara Elkarteak 1766ko matxinadaren urtemuga dela-eta antolatuta egitasmoen baitan jarri dute erakusketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide