Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lurea Undagoitiak Emakumeen Txokoan eskainiko du hitzaldia, 19:00etan hasita.
Ekonomi Akordioak noren mesederako eta nortzuen kontura? TTIPak emakumeengan duen eragina izenburupean hitzaldia izango da gaur, asteazkena, 19:00etan, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. TTIPak emakumeengan izango duen eragina ezagutarazteko hizketan ariko da Lurea Undagoitia, Mugarik Gabe elkarteko kidea. Emakumeen Mahaiak antolatu du solasaldia.