Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Curriculumak apirilaren 30a baino lehen bidali behar dira gib@azpeitia.eus helbidera.
Udan Azpeitiko udaleku irekietan lan egiteko lan-poltsa zabaldu dute dagoeneko. Curriculumak apirilaren 30a baino lehen bidali behar dira gib@azpeitia.eus helbidera. Aukeraketa egiterakoan aisialdirako begirale titulua edukitzea, EGA izatea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak edukitzea eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dituzte. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, 943 15 71 60 telefonora deitu edo Gazte Informazio Bulegora jo behar da.