Igoera fasetik kanpo gelditu da Sammic ISB, If Clinicas Rinconen aurka 66 eta 69 galdu ostean

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 19a

Final laurdenetako norgehiagoka jokatu dute Azpeitiko kiroldegian. Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak ezin izan du Malagako taldea mendean hartu.

Gaurko partida amaitu osteko irudia. (Estitxu Elduaien) Mailaz igotzeko ametsari agur esan dio gaur, asteartea, Sammic ISB taldeak; izan ere, 66 eta 69 galdu du final laurdenetako norgehiagoka, If Clinicas Rincon taldearen aurka. Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak ezin izan du Malagako taldea mendean hartu, eta, beraz, ez da play off-etako finalerdietan izango. Azpeitiko kiroldegian jokatutako neurkarekin bukatu du 2015-2016 denboraldia Sammic ISBk, eta Zilarrezko LEB ligan segituko du datorren ikasturtean. Bi taldeek final laurdenetako hirugarren partida jokatu dute gaur elkarren aurka, eta hiru puntugatik galdu du ISBk. Kanporaketako lehenengo neurketa 77 eta 72 irabazi zuen ISBk. Bigarrena, berriz, galdu egin zuen, 81 eta 79.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide