Partida erabakigarria jokatuko du Sammic ISBk gaur, Azpeitiko kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 19a

If Clinicas Rinconen kontra jokatuko du ISBk, 20:00etan hasita. Gaur irabazten badute, finalerdietan izango da Azpeitiko eta Azkoitiko taldea.

Sammic ISBk partida erabakigarria jokatuko du gaur, asteartea, 20:00etan hasita, Azpeitiko kiroldegian. If Clinicas Rincon Malagako taldea hartuko du Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak, play offetako final laurdenetako azken neurketan. Gaurkoa ISBk eta Clinicas Rinconek jokatzen duten hirugarren partida izango da, eta finalerdietarako txartela eskuratzeko behar-beharrezkoa du garaipena batak zein besteak. Elkarren aurka jokatu zuten lehenengo neurketa 77 eta 72 irabazi zuen ISBk; bigarrena galdu egin zuen, 81 eta 79. Gaurko partida irabazten badu, ostiralean jokatuko du ISBk finalerdietako lehen partida, Azpeitiko kiroldegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide