Egitasmoarekin bat egin duten zenbait musikari eta tabernari.
Erabaki Fest! egun osoko musika jaialdia egingo dute Azpeitian, apirilaren 30ean, larunbata. Ekainaren 12an herrian egingo den herri galdeketaren harira bildu dira herriko musika taldeak, atzokoak eta gaurkoak; eta tabernariekin batera antolatu dute egitasmoa. Haien arabera, "belaunaldi, estilo eta kolore desberdinetako hotsak" bat egingo dute "aldarri bakarraren" alde.
Goizean hasi eta hurrengo goiza bitartean luzatuko da erabakitzeko eskubidearen aldeko festa Azpeitian. Orotara, 60 musikari eta 28 taberna inguruk babestu dute egitasmoa. Goiz eta eguerdi partean, Jose Artetxe eta Pablo VI. inguruetan jarriko dute musika. Arratsaldez, herriko tabernetan eskainiko dituzte kontzertuak; eta, gauean, Sanagustin kulturgunena izango dira emanaldiak. Guztiak doan dira. Horrez gain, ekainaren 12ari begira, herritarrek sortutako abestia ere plazaratuko dute egun horretan.
Honakoak dira apirilaren 30eko jaialdian parte hartuko duten taldeak eta egitaraua:
Egitaraua
11:30ean: Organu kontzertua Parrokian, Jose Luis Fantzesenarekin.
12:30ean: Plazatik abiatuta, trikitilariak, dantzariak eta abesbatza. Jarraian emanaldi ibiltaria Jose de Artetxe inguruan.
13:30ean: Iraurgi tabernaren inguruko plazan, Unai Hirukoa, Xabier Saldias eta Amagar.
17:00etan: Verrater taldea, Etxe-Zuri tabernan.
17:45ean: Trini Fox, Pikua tabernan.
18:30ean: Segabathor, Oinatz tabernan.
19:15ean: LS Senghor, Orkatz tabernan.
19:45ean: Ezten taldea, Pikua tabernan.
20:15ean: Jotakie taldea, Orkatz tabernan.
22:30etatik aurrera, Sanagustinen: Tiobibo, Legen Beltza, Fundiziyue eta Egurra Ta Kitto. Horrez gain, herri galdeketaren alde sortutako abestia kantatuko dute.
Herriko tabernari ugarik babestu dute egitasmoa. Batetik, AZTE elkarteko kideek lagundu dute horretan: Etxezuri, Ertz, Topa, Korrale, Orkatz, Intz, Zuhatz, Oinatz, Lokotx, Sanagustin kulturguneko taberna, Fideo de Mileto eta Pikua. Elkartekoak ez diren tabernek ere atxikimendua eman diote apirilaren 30eko jaialdiari. Honakoek: Pastorkua, Juantxo Txiki, Etxaun, Berdie, Iraurgi, Ganbara, Iraye, Harzubia, Urola Express, Baigera, Eguzkitza, Amaia, Laratz, Urtzi, Charles Chaplin eta Azpeitia.