Hilda aurkitu dute desagertuta zegoen Ildefonso Alustiza frantziskotarra

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 15a

Gaur, ostirala, Izarraitz auzoko Otzaka baserriaren inguruko belardietan aurkitu dute haren hilotza.

Izarraitz auzoan aurkitu dute gorpua (E. Albizu Lizaso) Hilda aurkitu dute apirilaren 3tik desagertuta zegoen Ildefonso Alustiza Zeraingo frantziskotarra. Gaur, ostirala, Izarraitz auzoko Otzaka baserriaren inguruko belardietan aurkitu dute haren hilotza, bertan jolasean zebiltzan bi haurrek. 13:30ak aldean jaso du abisua Azpeitiko Udaltzaingoak, eta haiek jakinarazi diote Ertzaintzari. Apirilaren 3an, igandea, senideekin bazkaldu ostean desagertu zen Alustiza. Bilaketa lanak hilaren 4an hasi zituzten, eta egun hartan bertan aurkitu zuten haren autoa, Urola kalean. Ordutik eta apirilaren 12a arte aritu dira hildakoaren bila, eta bertan behera utzi zituzten lan horiek emaitza faltagatik.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide