Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren bueltan, festa ere antolatu dute aurtengo ediziorako. Horrenbestez, bihar, pintxo dastaketa eta lehiaketa izango dira Azpeitiko hainbat tabernetan. Ertz, Eguzkitza, Etxaun delicatessen, Juantxo Txiki eta Ganbara Gourmetek bertako produktuekin osatutako pintxoak eskainiko dituzte 1,60 euroren trukean. Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen agentziak eta Urkome Urola Kostako landa garapen agentziak Urola Gustagarri egitasmoaren bidez antolatu dute egitasmoa.
Horrez gain, I. Pintxo lehiaketa izango da Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatuta, eta Azpeitiko Udalak lagunduta. Etxe-Zuri, Topa, Korrale, Zuhatz eta Oñatz tabernek zein Sanagustin kulturguneak hartuko dute parte. Lehiaketa 18.00etatik 20:00etara izango da, eta pintxoa euro bat ordaindu beharko da. Epaimahaiak erabakiko du zer pintxo den onena, eta publikoaren saria ere izango da. Botoa ematen dutenek, bi lagunentzako afari baten zozketan hartuko dute parte.