Kiroldegiko taberna lehiaketara atera du Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 15a

AZPEITIA // Azpeitiko kiroldegiko taberna lehiaketara atera du udalak, taberna bera eta jatetxea kudeatzeko. Interesatuta daudenek apirilaren 28a bitartean aurkez ditzakete proposamenak udaletxean. Lau urterako kontratua eskaintzen du udalak, eta sei u...

AZPEITIA // Azpeitiko kiroldegiko taberna lehiaketara atera du udalak, taberna bera eta jatetxea kudeatzeko. Interesatuta daudenek apirilaren 28a bitartean aurkez ditzakete proposamenak udaletxean. Lau urterako kontratua eskaintzen du udalak, eta sei urtera arte luzatzeko aukera izango dute. Lehiaketaren inguruko informazio edota argibide gehiago behar duenak ere udaletxera jo dezake, 943-15 72 00 edo 943-15 71 98 telefonoetara dei dezakete edo iartola@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu du deialdia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide