Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hitzartuk ekainaren 12rako antolatu duen independentziaren inguruko herri galdeketari lotutako abestia grabatu dute hainbat azpeitiarrek. Joan den astean egin zituzten grabaketak, eta guztira 60 bat lagun igaro dira estudiotik, ahotsa eta musika grabatzeko. Musikari eta abeslarien artean izan dira, beste batzuen artean, Felipe Murillo, Ainara Epelde, Nerea Etxaniz, Alberto Frantzesena, Ane Bastida, Lierni Aranburu, Eider Bereziartua, Gaizka Arrue, Unai Irukoko kideak, Xabier Saldias, K Beat korua, Ane Jurado, Pello Arribas, Nerea Nazabal, Ainhoa Martin, Javier Etxaniz eta Unai Frantzesena.
Abestia apirilaren 30ean aurkeztuko dute zuzenean, Sangustin kulturgunean. Izan ere, egun horretan Erabaki Festa musika jaialdia egingo da Azpeitian. Gaur, osteguna, arratsaldean aurkeztuko dute musika festa.