Energia berriztagarrien gaineko tailerra eskainiko dute Usurbilgo Lanbide Heziketako irakasleek apirilaren 27an, maiatzaren 4an eta 11n Azpeitian. Usurbilgo Lanbide Eskolak, Piztu taldeak, Elkar-ekinek eta Gazte Informazio Bulegoak antolatu dituzte saioak, "energia eredu berrien beharra eta horiekiko interesa ikusi dutelako".
Izena emateko epea apirilaren 21ean bukatuko da, eta Gazte Informazio Bulegoan edo 943 157160 zenbakira deituta egin behar da inskripzioa. Adin guztietako lagunei irekitako tailerrak izango dira. eta egun horretan ikastaroaren nondik norakoez hitz egiteko bilkura egingo dute parte-hartzaile guztiekin Sindikatu Zaharrean, 19:00etan. Saioak asteazkenetan izango dira, 18:00etatik 21:00etara. Plazak mugatuak diren arren, interesa duten guztiei lekua egiteko esfortzua egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Antolatzaileek esan dutenez, ikastaroko edukiak herritarren beharren eta interesen arabera egokitzen saiatuko dira. "Biomasa bidezko berokuntza instalakuntzak, eguzki energia fotovoltaikoa eta termikoa, aerosorgailuak, bero ponpak edota geotermia bezalako gaiak egongo dira aukeran", esan dute ikastaroaren sustatzaileek. Haien arabera, tailerraren helburua "herritarrak pixkanaka energia eredu berrien gaira hurbiltzea, energia berrizgarraiei buruzko ezagutzak lantzea eta autokontsumotik energia burujabetzarako bidean lehen pausoak ematea da".