Euskal Antzerki Topaketen XXXIV. edizioan antzezlana oholtzaratu nahi duten konpainiek proiektuak aurkezteko epea zabaldu du Azpeitiko Udalak, aurrenekoz. Proposamena maiatzaren 6rako, ostirala, egin behar dute. Horretarako, bi baldintza jarri ditu udalak: antzezlanak euskarazkoa izan behar du, topaketetako guztiak bezala; eta Euskal Herriko talde batek egindakoa.
Sipnosia, fitxa feknikoa zein artistikoa eta material grafikoa aurkeztu beharko dituzte.
Informazio gehiago behar duenak edota proiektuak aurkeztu nahi dituenak, Azpeitiko Udaleko Kultura sailera jo beharko du, 943-15 70 68 telefonora deituta edo kultura@azpeitia.eus webgunera idatzita.