Hitzartuk, erabakitzeko eskubidearen aldeko elkarteak, batzar irekia antolatu du zapaturako, hilak 16. 11:30ean izango da batzarra, Soreasu antzokian. Ekainaren 12an independentziaz egingo den herri galdeketaren eta haren bueltan antolatzen ari diren egitasmoen inguruko azalpenak emango dituzte Hitzartuko kideek.
Informazioa emateaz gain, baina, jasotzea ere nahi dutela adierazi dute elkarteko kideek. "Herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu Hitzartuk larunbatean, galdeketa auzolanean prestatzeko. Horretarako, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu, beharrezkoa baita haien presentzia gauzak ondo egiteko", azaldu dute.
Honako hauek dira batzarrean jorratuko diren gaiak:
- Hitzartuk eginiko bidea.
- Ekainaren 12a bitarteko egitasmoak eta eragileek prestatutako ekintzak.
- Ekainaren 12rako behar diren baliabideen zerrenda.
- Non, nola, noiz bozkatuko den.
- Horretarako zer gune prestatzen ari den elkartea.
- Galdeketa zuzen egingo dela bermatzeko zer batzorde eratuko diren.
- Herri galdeketari begira behar diren boluntarioak, zer lan egin beharko diren.
- Hitzarturen aurrekontua: herri galdeketaren kostuak.
- Dagoeneko zer lantalde ari diren lanean, zein diren haien egutegiak.
- Herritarren ekarpen eta iritzia jasotzea.