Bertan behera utzi dituzte joan den
apirilaren 3an Azpeitian bazkaldu eta gero desagertu zen gizona bilatzeko lanak. Emaitza faltagatik utzi dituzte bilaketa lanak, baina ikerketarekin jarraituko dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Atzo hura aurkitu nahian aritu ostean utzi zituzten bertan behera bilaketa lanak. Gurutze Gorria, DYA, Ertzaintzaren mendiko erreskate taldea, txakur unitatea eta urpekaritza taldea aritu dira Zeraingo bizilaguna bilatzeko lanetan. Horiez gain, Ertzaintzaren helikoptero bat ere ibili da inguruak behatzen. Odria, Izarraitz eta Oñatz auzoak, mendi inguruak eta Urola, Ibaieder zein Errezil ibaiak arakatu dituzte. Azpeitian desagertutakoaren argazkiak kartelak jarri dituzte, eta norbaitek haren berririk izanez gero 112ra deitzeko ohartarazi dute.
Idelfonso Alustiza zeraindar frantziskotarra apirilaren 3an desagertu zen, Azpeitian familiarekin bazkaldu ostean. Apiriaren 4an
aurkitu zuen desagertutako gizonaren autoa Azpeitiko Udaltzaingoak, Azpeitiko Urola kalean.