Ainara Torvisco ezkerrean, zapatuko txapelketan. (Uztarria.eus)
Joan den zapatuan, hilak 9, jokatu zen Euskadiko Kick Boxing Txapelketa Zallan (Bizkaia), eta Ainara Torvisco azpeitiarra nagusitu zen nesken 52 kiloko mailan. Indarrak bi borrokalditan neurtu ondoren, Espainiako txapelketa jokatzeko txartela lortu zuen Torviscok. Modu horretan, Espainiko Kick Boxing Txapelketa jokatuko du azpeitiarrak apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 1ean, Sevillan (Espainia).
Iazko uztailean
Ainara Torviscok kick boxingeko Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta harrera egin zion Udalak.