Apirilaren 3tik desagertuta dagoen 84 urteko gizonezkoaren bila jarraitzen dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 11

Astebete pasatu ondoren ere, apirilaren 3tik desgertuta dagoen 84 urteko Idelfonso Alustiza zeraindar frantziskotarra bilatzen ari dira Ertzaintzaren erreskate taldekoak, Azpeitian, Urola ibaian. Ibaiaren ertzak eta zubi azpiak arakatzen jardun dute gaur, astelehena, goizean. Joan den astean Gurutze Gorria, DYA eta Ertzaintzaren erreskate taldekoek ere bila jardun zuten Azpeiti inguruko mendietan eta ibaian. Joan den asteartean, apirilaren 5ean, goizean frantziskotarraren autoa aurkitu zuen Azpeitiko Udaltzaingoak, Urola kalean. Autoa aurkitu ostean hasi zituzten Alustiza bilatzeko lanak. Apirilaren 3tik dago desagertuta. Igande horretan, Azpeitian bazkaldu zuen Alustizak senideekin, baina arratsalde horretatik ez dute haren berririk. Tolosako komentutik deitu zieten familiakoei, Alustiza ez zela iritsi jakinarazteko. Horren berri izan ostean, ertzain etxean salaketa jarri zuten frantziskotarraren senideek. Azpeitian desagertutakoaren argazkiak kartelak jarri dituzte, eta norbaitek haren berririk izanez gero 112ra deitzeko ohartarazi dute. Ertzaintzaren erreskate taldekoak gaur Urola ibaian, Azpeitian (Nerea Uranga) Ertzaintzaren erreskate taldekoak Ildefonso Alustiza Ildefonso Alustiza desagertutakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide