Aste Santuak turismo datu "oso onak" utzi ditu Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko api. 9a, 12:00

Udal ordezkariek esan dutenez, azken bi urteotan turisten ibilia "izugarri hazi" dela nabaritu dute. Iazkoarekin alderatuz gero, %18ko gorakada izan du Aste Santuko oporraldian Loiolako Turismo Bulegotik pasatu den bisitari-turista kopuruak.

Azpeitiko Udalak esan duenez, Aste Santuak utzitako turismo datuak "oso onak" izan dira. Udal ordezkariek esan dutenez, azken bi urteotan turisten ibilia "izugarri hazi" dela nabaritu dute: "Iazkoarekin alderatuz gero, %18ko gorakada izan du Aste Santuko oporraldian Loiolako Turismo Bulegotik pasatu den bisitari-turista kopuruak. Iaz ere, 2014arekin alderatuta, %30 igo zen bisitari kopurua; beraz, aurten %18ko gorakada izateak ere balio izugarria du". Martxoaren 19tik apirilaren 3ra bitartean, 1.558 bisitari joan ziren Loiolako turismo bulegora informazio eske, eta horietatik gehienak espainiarrak eta euskal herritarrak izan ziren: "Jatorriari dagokionez, %39 Euskal Herrira egun batzuk pasatzera etorritako espainiarrak izan dira, %33 eguna pasatzera etorritako euskal herritarrak, %9 karaluniarrak, eta %16 atzerritarrak; batez ere turismo erlijiosoa egitera etorri diren taldeak izan dira azken horiek". Zenbakiak oraindik ez badituzte ere, Burdinbidearen Euskal Museoak ere "marka guztiak hautsi" dituela azaldu du Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide