[caption id="attachment_293841" align="aligncenter" width="300"]

Ane Bastida. (Mikel Blasco)[/caption]
Zerk bereizten du disko berria gainerakoetatik?
Disko honetan sinteekin jolasean ibili gara eta, beraz, besteak baino elektrikoagoa da.
IV. izena jarri diozue. Zergatik?
Ez diogu buruari buelta gehiegi eman eta gure laugarren diskoa delako jarri diogu izen hori. Ez horregatik bakarrik, ordea. Izan ere, azken diskoa kaleratu genuenetik lau urte igaro dira eta kaleratu berri dugun lana lau estudio ezberdinetan grabatu dugu: AME estudioan (Mutriku), Pottoko estudioan (Beasain), Gaztain estudioan (Zestoa) eta Solana estudioan (Tolosa). Ondoren, masterizazioa Estanis Elorzak egin digu, Doctor Master estudioan (Igara).
Zenbat denbora eman duzue disko berria prestatzen?
Egia esan ez genuen denbora gehiegi eman kantuak prestatzen. Grabatu ere segituan egin genuen baina ondoren iritsi zen zailena, detailetxoak sartzen hasi ginenean, ez genuen bukaera ikusten. Gainera, detaile txiki horiek zuzenekoetan sartzea ere nahi genuen eta horiek prestatzen denbora dezente pasatu dugu. Azkenean urtebete pasa aritu gara diskoa prestatzen.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen,
Uztarria.eus webgunean.