Hasiberriak konplitu du

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 7a

Kepa Peñagarikanok lehen txapelketa izan du pilota hautatzaile postuan, eta, kritika gutxi batzuk egon diren arren, gustura jardun du. Dagoeneko buruz burukoan pentsatzen ari da.

  [caption id="attachment_293700" align="aligncenter" width="300"]Kepa Peñagarikano pilota hautatzailea Altuna pilotariarekin. Kepa Peñagarikano pilota hautatzailea Altuna pilotariarekin.[/caption] Finalistak kexarik izan ez zutela entzutean pixka bat lasaitu dela ez du ukatu Kepa Peñagarikanok (Beizama, Gipuzkoa, 1981). "Beraien arteko partidetan saltsa egon zen, eta beti duzu zalantza hor". Hala ere, pilotariak entzun aurretik ere, lasai irten zen Bizkaia pilotalekutik. "Enpresek ere lagundu egin naute. Kezka beti dago, noski, zerbait arraroa pasa daiteke, baina %95ean ziurta dezaket pilotak egokiak direla". Iaz hartu zuen erretiroa Peñagarikanok, eta txapelketa honetan hasi zen hautatzaile lanetan. Masaje kontsulta du arratsaldez, eta anbulantzia zerbitzuetan ere jarduten da, eta bere ogibideekin bateragarria denez onartu zuen postua. "Buruko min asko ematen dituen lana da hautatzaile izatea. Txapelketako partidetan, pilota guztiak jokoan ikusi eta gehiegizkorik ez dagoela ikusi arte ez naiz lasaitzen. Are gehiago partidak zuzenean ikusten ditudanean. Alde ona ordutegia da, eta horregatik onartu nuen". Jarraitu erreportajea irakurtzen, Berria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide