Matxinbentako Igartzolabekoa baserria erre da bart

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 7a

Sua piztu denean baserrian ziren bertako bizilagunak, baina biak onik daude. Dena den, kalte material handiak eragin ditu suteak.

Suhiltzaileak Igartzolabekoa baserrian. (Goierriko Hitza) Gaur goizaldeko 03:30ak aldean, sua piztu da Matxinbentako Igartzolabekoa baserrian. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira baserrira, eta sua itzaltzea lortu dute. Kalte materialak sortu ditu suteak, hala nola teilatua behera erori da eta etxe guztia kixkali da. Bertako bizilagunak, ama-semeak, bertan ziren sua piztu denean, baina biak onik daude. https://www.youtube.com/watch?v=kfPzvQx3uXM    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide