[caption id="attachment_293473" align="aligncenter" width="300"]

Ertzaintzako urpekaritzakoak gaur goizean Azpeitiko Madalena auzoan.[/caption]
[caption id="attachment_293396" align="aligncenter" width="300"]

DYAko kideak bilaketa lanetan. (DYA Gipuzkoa)[/caption]
Igandetik desgertuta dagoen 84 urteko Idelfonso Alustiza zeraindarra frantziskotarra bilatzen ari dira Gurutze Gorria, DYA eta Ertzaintzaren erreskate taldea. Atzo, asteartea, goizean tolosarraren
autoa aurkitu zuen Azpeitiko Udaltzaingoak, Urola kalean. Autoa aurkitu ostean hasi zituzten Alustiza bilatzeko lanak, eta gaur, asteazkena, ere haren bila ari dira mendian eta Urola ibaiaren ertzetan.
Igandean Azpeitian bazkaldu zuen hark senideekin, baina arratsaldetik ez dute haren berririk. Tolosako komentutik deitu zieten familiakoei, Alustiza ez zela iritsi jakinarazteko. Horren berri izan ostean, ertzain etxean nsalaketa jarri zuten frantziskotarraren senideek.