Pasaian segada gertatu zen tokia (Oarsoaldeko Hitza)
Donostiako 2. Instrukzioko epaitegiak atzera bota du Pasaiako segadaren kasua artxibatzearen kontra defentsak aurkeztutako helegitea. Honenbestez, kasua Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak aztertu beharko du orain, apelazioa onartzen duen edo ez erabakitzeko. Hala jakinarazi du
Oarsoaldeko HITZAk.
Pasaiako Sarraskia Argitu iniziatibak artxibatzearen kontra Pasaian egin zuen agerraldian argi adierazi zuen epaitegietako bidea azkeneraino eramateko asmoa. Helegitea behin betiko atzera botaz gero, Espainiako Auzitegi Gorenera edota Europara joko dutela iragarri zuten orduan.
Pasa den martxoaren 22an, 32 urte bete ziren Pasaiako segada gertatu zela. Egun hartan, Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Espainiako Poliziak Pasaiako badian: Dionisio Aizpuru
Kurro eta Pedro Mari Isart
Pelitxo azpeitiarrak, eta Rafael Delas
Txapas eta Jose Maria Isidro Izura
Pelu iruindarrak. 113 bala zulo zituzten lau gorpuek.
Gipuzkoako HITZArako Julene Frantzesena kazetaria hildako azpeitiarren senideekin egon zen.