Iker Bueno: "Urte guztian egindako lan eta esfortzuaren saria da hau"

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko apirilaren 5a

Igandean Marin Ence Peixegalegoren aurka 65 eta 61 irabazi ostean, Sammic ISB matematikoki bigarren sailkatu da ligan. Horrenbestez, play offetarako lehen sailkatua da. Horren harira, Iker Bueno Sammic ISBeko entrenatzailearekin hitz egin du Uztarria.eus-ek.

Iker Bueno, Sammic ISBko entrenatzailea. (ISB) Zer suposatzen du lortutakoak taldearentzat? Taldearentzat urte guztian zehar eginiko lanaren eta esfortzuaren saria da. Egunak joan eta egunak etorri lanean aritu gara, talde bezala hobetzea helburu. Egindako lan horrek guztiak, merezitako emaitzak ekarri dizkio taldeari azkenean. Jokalariek meritu handia dute. Orain Urrezko Ligara igotzeko "kanpo faktorea" alde izango dugu, beraz, partida gehiago jokatuko ditugu eta gure zaletuen aurrean aritzeko aukera izango dugu. Lanean jarraitu behar dugu ilusioz eta gogoz. Zein dira mailaz igotzeko eman behar dituzuen pausoak? Oraindik urruti dagoen gauza da hori. Lehendabizi fase erregularra amaitu behar dugu, datorren larunbatean Zaragozan Olivar taldearen aurka. Ondoren Play offak hasiko dira. Lehen fasean bi partida irabazi behar dira hurrengo fasera pasatzeko. Final aurrekoetan eta finalean, berriz, hiru garaipen behar dira mailaz igotzeko. Beraz, argi dut ezin garela hasi final laurdenetatik harago begira. Izan ere, hiru pauso eman behar ditugu hori lortzeko, eta ezin dugu hurrengo bietan pentsatu lehenengoa eman aurretik. Elkarrizketa osorik, Uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide