(Berria.eus)
Ildefonso Alustiza frantziskotarraren bila ari da ertzaintza. Atzo, igandea, Azpeitian bazkaldu zuen senideekin 84 urteko gizonak, baina arratsaldetik ez dute haren berririk. Tolosako komentutik deitu zieten familiakoei, Alustiza ez zela iritsi jakinarazteko. Renault Kangoo txuri bat da haren autoa, 7853CVP matrikula duena.
Ertzaintzaren hitzetan, oraindik ez dute ibilgailua aurkitu, baina inguruko komisaldegietara pasatu dute abisua. Senideek eskatu dute autoa ikusiz gero, ertzainekin harremanetan jartzeko.