Gaur, igandea, goizaldean, sutea izan da Urrestilla auzoko Ibai Eder pentsu eta hazi kooperatiban. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 03:20an piztu da sua, eta Tolosako suhiltzaileak zein ertzainak joan dira pentsu fabrikara. Zauriturik ez da egon; eta, itxura denez, "lantegi barruan zeuden belar batzuek" su hartu dute, Ertzaintzaren arabera.