Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak argitaratutako
36ko gerrako eta frankismoko biktimen inguruko liburuak bukatu dira dagoeneko. Bi liburukitan Azpeitiko biktimen izenak eta errelatoak bildu zituzten, honakoa dira liburuak:
Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra zibilean eta lehen frankismo garaian eta
Azpeitia 1936-1945. Memoriaren izenak.
Martxoaren 19an aurkeztu zituzten liburuak,
Sanagustin kulturgunean eginiko ekitaldi batean. Bertan, herritarrek liburuak doan hartzeko aukera izan zuten, eta geroztik, udaletxean egon dira. Udalak eta Aranzadik esan dute "neurriak" hartuko dituztela "liburuaren hedapena" bermatzeko, tartean, liburua sarean jartzea.