Etxeko azken partida jokatuko du gaur Azkoitian Rioja Añares taldeak

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 23a

19:00etan jokatuko dute Gernika Bizkaia taldearen kontra, Azkoitiko kiroldegian. Sarrera doan da.

(E. Albizu Lizaso) Iraurgi Saskibaloi Taldeko emakumeek gaur, asteazkena, jokatuko dute etxeko azken partida Espainiako Emakumeen Lehen Mailan. Euskal taldeen derbia izango da; izan ere, Gernika Bizkaia taldea hartuko du Rioja Añaresek. Bestalde, estreinekoz, Azkoitiko kiroldegian izango da neurketa, 19:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da. Larunbatean bukatuko da denboraldia Iraurgi Saskibaloi Taldeko emakumeentzat. IDK Gipuzkoaren kontra lehiatuko dira, Donostian. Dagoeneko mailaz jaitsi da Rioja Añares taldea, eta Espainiako Emakumeen Bigarren Mailan jokatuko dute 2016-2017 denboraldia. Duela bi aste izan zen HITZA jokalariekin hizketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide