Musikarekin jantzi dituzte Azpeitiko eraikin historikoak

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 21a

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko ekitaldi kulturalari hasiera emateko, bisita musikatua egin zuten larunbatean Azpeitiko Musika Bandaren eskutik. Azpeitiko Alde Zaharreko eraikinak musikaz bete zituzten, eta haien historia entzuteko aukera izan zuten parte hartu zuten herritarrek. Basazabal, Enparan Dorretxea, Madalena, Antxieta Etxea eta Garbitokia pasatu zituzten, eta plazan egin zuten azken geldialdia. Errenazimenduko abestiak jo zituzten, talde txikitan banatuta, eta gutziek batera jo zituzten azken kantak arkupeetan. Azpeitia-Azkoitia kulturala hasi da, beraz, bira musikatuarekin. Datozen asteetan, ekitaldi ugari egingo dituzte bi udalerrietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide