Ez da aspertzeko astirik izan asteburu honetan Loiolan, San Jose jaietan. Haurrek eta helduek festekin hitzordua izan dute larunbatean eta igandean. Mus jokoa, afariak,
duatloia, asto lasterketa, zirkoa, ume-jolasak, herri kirolak... hamaika ekintza, auzo bakar batean.
Bost lagunek parte hartu dute aurtengoan ohiko asto lasterketan. Aitor Segurola
Artañola eta
Tyson izan dira probako irabazleak. Aitzol Arregi eta
Lia sailkatu dira bigarren tokian, Aitor Agirrezabal eta
Raikonen hirugarren, Inixio Arregi eta
Julita laugarren, eta Unai Agirrezabala eta
Rita Barbera bosgarren.
San Jose jaiak bukatu badira ere, datorren astean izango dute azken hitzordua Loiolako festazaleek: Laja eta Lutxurdixorekin erromeria izango da Kiruri jatetxean.