Isildutako memoriaren hitzen doinuaz hunkituta

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko martxoaren 19a

(Uztarria.eus) Oroimenak erangindako emozioek, gozoek eta gaziek, bete dute gaur, zapatua, Azpeitia 1936-1945 liburuaren aurkezpen ekitaldia. Sanagustin kulturgunea mukuru bete da, eguerdiko hamabiak pasatxo hasi eta ia ordu eta erdiz luzatu den ekitaldirako. 80 urtez isilpean eta azaleratu gabe egon den azpeitiarren historia eta memoria berreskuratu nahi izan dituzte liburuarekin Udalak eta Aranzadik, Espainiako Gerra Zibila galdu zutenena; eta, gaur Sanagustinen behin baino gehiagotan aipatu duten moduan, emakumeena, horiena bi aldiz ezkutuago gelditu den memoria izan delako. Liburuan jasotakoak zuzenean bizi izan zituzten gehienentzat "berandu" iritsi den errekonozimendua, Eneko Etxeberria alkateak aitortu bezala; haien ondorengoek, baina, hunkituta jaso dute aurkezpenarekin batera egin zaien omenaldia. Albiste osoa eta argazki bilduma, uztarria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide