Instrumentu guztiek bat egin dute sanjosetako trikiti jaialdian

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko martxoaren 19a

San Jose egunez ospatu dute aurtengoan jaialdia, eta trikitia hainbat instrumenturekin uztartu dute Azpeitian.

Sanjosetako trikiti jaialdia ospatu dute gaur, larunbata, Azpeitiko Soreasu antzokian. Urteroko hitzordua bada ere, desberdina izan da gaurko saioa. Izan ere, hamaika instrumentu izan dituzte lagun trikitiak eta panderoak. Haizezko eta harizko instrumentuak zein perkusioa gehitu dizkiote trikitiari aurtengo jaialdian, eta dozenaka lagun igo dira oholtzara. Azken urteetan bezala, bete egin da Soreasu antzokia. Honakoek parte hartu dute saioan: Aitor Furundarenak, Garikoitz Mendizabalek eta Imanol Urkizuk; Huntza taldeak; Haize-T taldeak; Landatarrek; Ametsak margotuz taldeak; Juan Mari Beltranek, Errege Beldak eta Andoitz Antzizarrek; eta, bukatzeko, Koldo Iparragirrek eta Igor Arostegik. [flickr_set id="72157666156129165"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide