Azpeitiko Igarako Errotan ate irekiak izango dira asteburuan

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 18a

Hilaren 22an Uraren Munduko Eguna izango delako zabalduko ditu ateak errotan, zapatuan eta igandean.

Azpeitiko Igarako Errotan ate irekiak egingo dituzte martxoaren 19an eta 20an; izan ere, Uraren Munduko Eguna izango da martxoaren 22an. Errotarako sarrera doakoa izango da eta lau bisita izango dira guztira zapatuan eta igandean. Larunbatean, 16:00etan eta 17:00etan zabalduko dituzte ateak eta igandean, berriz, 12:00etan eta 13:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide