Azkue Literatur Sariak jaso dute Urola Ikastolako bi ikaslek

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 18a

Edurne Bastidak bi sari lortu ditu; bat narrazio alorrean eta bestea poesiarenean. Naroa Muñozek, berriz, lehen saria jaso du olerkien sailean.

Edurne Bastida eta Naroa Muñoz Mikel Sarasua irakaslearekin. Joan den astearte goizean banatu zituzten Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak, eta Urola Ikastolako hiru ikasle saritu dituzte. 10 eta 13 urte bitarteko gaztetxoen mailan, narrazioen sailean, lehen saria irabazi du Edurne Bastidak Itsasoari begira lanari esker. Olerkien alorrean, Hareazko erlojua lana tarteko, lehen saria eskuratu du Naroa Muñozek. Sail horretan bertan hirugarren saria jaso du Edurne Bastidak, Haizearen xuxurla poemarekin. Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen dituen sariak adinaren araberako bi kategoriatan banatu zituzten: 10 eta 13 urte bitartekoak eta 14tik 17ra bitartekoak. Sarien helburu nagusia da gazteak literatura mundura erakartzea.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide