BIDEOA: Kriseiluen gaua, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 16a

Gure Esku Dagok eta Hitzartuk antolatuta, kriseiluen gaua ospatu zuten larunbatean Azpeitian. Herri galdeketaren aldeko sinadura bilketari eman zioten bukaera.

https://youtu.be/KzLGaGKb9RA Gure Esku Dagok eta Hitzartuk antolatuta, kriseiluen gaua ospatu zuten larunbatean Azpeitian. Erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa izan zen, eta herri galdeketaren aldeko sinadura bilketari eman zioten bukaera. 2.296 sinadura bildu ditu Hitzartuk bi hilabetean, eta hurrengo fasean sartu direla esan dute: hemendik aurrera, galdeketaren antolaketari helduko diote. 1.000 lagun inguru bildu ziren larunbatean Azpeitian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide