Naiara Perez. (Maialen Etxaniz)
Zer izan zen programan parte hartzera bultzatu zintuena?
Aurreko urtean programa ikusten ari nintzela, lagun bati idatzi nion mugikorretik ea animatuko al ginen hurrengo ediziora. Hasiera batean biok azaldu genuen interesa, baina
castingerako data hurbiltzen zihoan heinean atzera egin genuen. Egun batean, ordea, Donostiara joan behar izan nuen gauza batzuk egitera eta han nintzela amak tentatu ninduen: "Hemen zaudela eta, ez al duzu aukera aprobetxatuko? Aurkeztu zaitez probara". Lortu zuen ni konbentzitzea eta han joan nintzen sarrera probetara. Eta eskerrak, esperientzia polita izan baitzen.
Zein helbururekin aurkeztu zinen?
Ez dut sekula programa jarraitu izan. Nozi edo noiz, katez aldatzerakoan edo, jarri izan dut baina ez dut inoiz hasieratik amaierara jarraitu. Niri asko gustatzen zait kirola baina ez nintzen irabazteko asmoarekin joan, inolaz ere. Baizik eta nire gorputza zertarako gai den eta noraino iristeko kapazitatea dudan ikusteko.
Bereziki prestatu al zinen programara joan aurretik?
Ez, batere ez. Triatloiko denboraldiaren bukaera zen, eta udara guztia pasatu nuen Euskal Herriko eta Espainiako lehiaketetan parte hartzen. Iraila iritsi zenerako oso nekatuta nengoen eta ez nuen tarterik hartu bereziki prestatzeko.
Elkarrizketa osorik
Uztarria.eus webgunean.