Javier Lopezek irabazi du joan den otsailaren 27an Azpeitian egin zen VII. Gau-Txori Argazki Rallya. Lopezen argazki bilduma nagusitu da, eta bigarren sailkatu da Iñaki Etxenagusia. Hirugarren postua, berriz, Juan Mari Ibarzabalek eskuratu du, eta Azpeitiko lehen sailkatuaren saria Iñigo Olartek jaso du.
Datorren zapatuan, martxoak 19, izango da sari-banaketa ekitaldia Sanagustin kulturgunean, 18:00etan hasita. Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien irudiak izango dira ikusgai bertan
Ikusgai dira saritutako argazki bildumak,
Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean.