Bertan behera gelditu da bihar Azpeitian egitekoak ziren Txiki Biran saioa

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 11

Ingurugiro Etxeko 'Hezurren Egia' erakusketaren bisita gidatua eta Ekainberrik eskainitako historiaurreko biziraupen tekniken tailerra aurrerago egiten saiatuko direla adierazi du Kultur Mahaiko kideek.

Azpeitiko Kultur Mahaiak jakinarazi duenez, bertan behera gelditu da biharko, zapatua, haurrentzako prestatuta zuten Txiki Biran saioa. Kultur Mahaikoek azaldu dutenez, antolatzaileek hartu dute erabakia. Beraz, bihar, behintzat, ez dituzte egingo Ingurugiro Etxeko 'Hezurren Egia' erakusketaren bisita gidatua eta Ekainberrik eskainitako historiaurreko biziraupen tekniken tailerra. Kultur Mahaiko kideek esan dute aurrerago saiatuko direla saioak egiten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide