Etxebizitza bateko tximiniak su hartu du Azpeitiko Salbe auzunean

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 10a

Eguerdian piztu da sua Sanjuandegiko etxebizitza batean. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, eta ez da inor zauritu.

Suhiltzaileak Salbe auzunean. (Oihana Elduaien) Gaur, osteguna, 12:00ak pasatxoan sutea izan da Azpeitiko Salbe auzuneko etxebizitza batean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, tximiniak su hartu du eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera. Ez da inor zauritu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide