Azpeitiko Basazabal eraikin historikoa berritzeko 300.000 euroko diru laguntza jaso du Azpeitiko Udalak. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Kirol eta Gazteria sailak eman du laguntza, eta 2017ko bukarerarako eraikina prest egongo dela aurreikusi dute.
Enparan kale eta Zelai Luze artean dagoen eraikin historikoa da Basazabal. 1990ean erosi zuen Azpeitiko Udalak.
Agustin Lizarralde udaleko Turismo zinegotziak esan du, Basozabal lehendik ere balio handiko eraikina izanda, are eta aberatsagoa izango dela herritar guztientzat irekitzen dutenean. Oraindik ez dakite zer erabilera emango dioten eraikin horri, baina turismora bideratuko dute: “Helburua da, eraikin horri bizia emanez, Alde Zaharra indartzea eta motor sozioekonomiko bilakatzeko beste eragile bat izatea”.
Basazabalerako laguntzarekin batera, Madalena auzoko baseliza eta ospitalearen ingurua berritzeko 24. 736 euroko laguntza jaso du Azpeitiko Udalak. Diru hori ingurua txukuntzeko erabiliko dute.