Energia berriztagarrien inguruko bilera egin dute Azpeitiko Udaleko eta Usurbilgo Lanbide Eskolako ordezkariek

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 9a

Eskolan egiten duten lana eta esku artean dituzten proiektuak eta energia berriztagarriei lotutako teknologia berriak ezagutzeko parada izan zuten.

Atzo, asteartea, Usurbilgo Lanbide Eskolan izan ziren Josu Labaka eta Aitor Bereziartua Azpeitiko Udaleko zinegotziak. Eskolan egiten duten lana eta esku artean dituzten proiektuak eta energia berriztagarriei lotutako teknologia berriak ezagutzeko parada izan zuten han. Bisitaz gain, eskolako ordezkariekin elkartu eta elkarlanerako aukerak aztertzeko bilera ere egin zuten. Aitor Bereziartuak esan duenez, Azpeitiko Udala energia berriztagarrien "aldeko apustua egiten" ari da, eta horretan jarraituko du etorkizunean ere, "ingurumena zaintzeko, energia gutxiago kontsumitzeko eta ekonomikoki etekina ateratzeko". Bereziartuak jakinarazi duenez, helburua, besteak beste, "udal eraikinen kostu energetikoak murriztea" da: "Kudeaketa eraginkorrarekin udalaren ahalmen ekonomikoa handitzeko eta ingurumenarekin arduratsuago jokatzeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide