Kriseiluen gaua ospatuko dute larunbatean Azpeitian, sinadura bilketari bukaera emateko

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 8a

Hitzartu eta Gure Esku Dagok antolatu dute ekitaldia. 19:30ean sinaduren zenbaketa egingo dute plazan, eta 20:00etan aireratuko dituzte kriseiluak, Zelai Luzen.

https://www.youtube.com/watch?v=ZqlOs2r0jVw Hitzartuk eta Azpeitiko Gure Esku Dagok antolatuta, kriseiluen gaua egingo dute larunbatean, Azpeitian. Ekitaldi horrekin emango diote bukaera Hitzartuko kideek herri galdeketaren aldeko sinadura bilketari, eta beste fase batean sartuko dira. 19:30ean izango da sinaduren zenbaketa, herriko plazan; eta, ondoren, 20:00etatik aurrera, suzko kriseiluak aireratuko dituzte Zelai Luzen. Kriseiluak salgai daude Gure Esku Dagoren lokalean, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era, 2,5 eurotan. Antolatzaileek herritar guztiei dei egin diete, “ilusioaren suarekin piztutako kriseiluak” aireratzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide