Bost urte beteko dira aurten Azpeitiko Kultur Mahaiak Sanagustin kulturgunearen kudeaketarako irekitako lehiaketa publikoa irabazi zuenetik. Sanagustin kooperatibak eskatuta Kultiba eta UPR enpresek orain arteko ibilbidearen
Kultumetria izeneko azterketa egin dute.
Azterketak 3 arlo hartu ditu kontutan: ekonomia, kultura eta gizartea. Xehetasun handiz aztertzen ditu hiru eremu horiek. Sanagustin kooperatibak duen izaera eta antolaketa enpresa arloan ezohikoa da eta kultur eredu berri baten aurrean gaudela esan daiteke; ekonomiari bezainbesteko garrantzia ematen dio kulturari eta izaera sozialari, eta hori ere berritzailetzat dauka azterlanak.
Azterketak atera dituen datu ekonomikoen emaitzek diote kooperatibaren aktibitatearen inbertsio zuzena 1.557.224,88 eurokoa izan dela, eta %55a herrian bertan geratu dela. Horren eragina ekonomian, 2.322.359,27 eurokoa izan da. Erakarritako gastua eta barne kontsumoan eragindako birbanaketak, berriz, 4.412.775,4 euro zeharkako eragina izan du. Kooperatibak 25 pertsonei eman die lana eta ekonomian edukitako eraginak 23 lanpostu berri sortarazi du inguruan, horietatik 4 lanpostu bigarren sektorean eta 18 hirugarrenean.
Jarraitu albistea irakurtzen
Uztarria.eus-en.