Sari banaketa ekitaldiko argazkia. (Azpeitiko Argazki Elkartea)
Gaur, larunbata, banatu dituzte Imanol Elias Sokamuturra 2016 argazki lehiaketako eta Iñaki Joaristi
Altzarte Karnabal giroko argazki onenaren sariak, Betharram aretoan. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Azpeitiko Argazki Elkarteko ordezkariak, lehiaketako sarituak eta Elias eta Joaristiren senideak. Azken horien alargunek lore sorta bana jaso dute.
Sokamuturra argazki lehiaketa, berriz, Xanti Eliasek irabazi du
Hegan argazkiari esker, eta, horregatik, 365 euro eta garaikurra jaso ditu. Bigarren saria Iñaki Etxenagusiak eskuratu du
Pasea argazkiarekin, eta 235 euro nahiz garaikurra irabazi ditu. Hirugarren Igor Froilan sailkatu da
Lapatx Itxi 1 argazkiari esker, eta 200 euro eta garaikurra jaso ditu. Laugarren saria, Arriskuarekin jolasean argazkiarekin, Aitor Gonzalezek jaso du; hori dela eta, 120 euroko diru-saria irabazi du. Bosgarren saria eta horri dagozkion 80 euroak, berriz, Javier Yarnozek jaso ditu,
El Pastor argazkiarekin. Horiez gain, karnabal giroko argazki onenaren Iñaki Joaristi
Altzarte saria ere banatu dute, eta Iñaki Etxenagusia izan da irabazlea. Jele Jele argazkiari esker, 150 euro eta garaikurra eskuratu ditu.
Sariak banatuta, zabalik da erakusketa dagoeneko. Lehiaketara aurkeztutako 100 argazki baino gehiago ikusi daitezke Betharram aretoan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara izango da zabalik. Bertaratzen direnek gustuko argazkiaren aldeko botoa eman ahal izango dute.
Hemen, saritutako argazkiak.