Atzo plazan egin zuten elkarretaratzea. (Uztarria.eus)
Pasaiako segada argitzeko eta auzia ez artxibatzeko eskatuz elkarretaratzea egin zuten atzo dozenaka lagunek, Azpeitiko plazan. 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian poliziak tiroz hil zituen Dionisio Aizpuru
Kurro eta Pedro Mari Isart
Pelitxo azpeitiarren senideek deituta egin zuten kontzentrazioa.
Auzia ez artxibatu. Pasaiako sarraskia argitu zioen pankartari eusten egon ziren bi hildakoen familietako kideak. Joan den asteartean
Udalak aho batez onartu zuen familien mozioa, eta gaurko elkarretaratzeari ere babesa eman dio.
Donostiako 2. Instrukzio Epaitegiak duela aste batzuk jakinarazi zien Pasaiako segadan hildakoen familiakoei
auzia artxibatu zutela. Familiek eta Azpeitiko Udalak
helegite bana aurkeztu dute, auzia ez artxibatzea eskatzeko. Gainera, astearteko ohiko udalbatzan Pasaiako segadaren inguruko
mozioa onartu zuen udalak, eta aho batez berretsi zuten biktimen familia eta senideak babesten jarraituko dutela.