Atzo Azpeitian izan zen 'Zer gertatzen ari da Saharan?' hitzaldia, bideoan

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 2a

Juan Karlos Izagirre Saharan lan egindako medikuak eta Embarca Belkher eta Mohamed Bubkar ekintzaile sahararrek eskaini zuten solasaldia, Sanagustin kulturgunean.

https://www.youtube.com/watch?v=-P5xGTIGUz8 Atzo, asteartea, Zer gertatzen ari da Saharan? hitzaldia izan zen Sanagustin kulturgunean, Kharmar saharar herriaren aldeko elkarteak eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatuta. Juan Karlos Izagirre Saharan lan egindako medikuak eta Embarca Belkher eta Mohamed Bubkar ekintzaile sahararrek eskaini zuten solasaldia. Azken orduko ustekabe bat tarteko,  Hassanna Aaliak ezin izan zuen mahai inguruan parte hartu. Irati Labaka beizamarrak egin zituen moderatzaile lanak. Izan ere, Labakak Askapenarekin lurralde okupatuetara joateko aukera izan zuen joan den udan. Hitzaldiko irudiekin eta hizlarien adierazpenekin Uztarria.eus-ek osatutako bideoa da goikoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide